
Kaixo lagunak,
Espero dugu ongi zabiltzatela eta udaz gozatzen ari zaretela. Mezu honekin, 108 orrialdeko aurtengo GAKOAK liburukia bidali nahi dizuegu, PDF formatuan. Paperean jasoko dute hala eskatua duten ARGIAko kideek, eta jakin online erosteko aukera ere badagoela. Maitasun osoz prestatu dugu zuentzat, interesekoa izango zaizuelakoan.
Oraindik ez bazara ARGIAkoa, pausoa ematera animatu nahi zaitugu, eta aldizkari hau paperean igorriko dizugu, nahi baduzu. Denon beharra dugu komunitate honetan txikitik eragiten jarraitzeko!
Eskerrik asko hor egoteagatik. Jaso agur bero bat ARGIA egiten dugun guztion izenean!

Ordenagailuan gordetzeko, egin goiko botoi gorrian eskuin botoiarekin klik eta aukeratu "Gorde lotura honela...".
|