|

Irakurle estimatua, hedabide honek zure laguntza behar du eta urtero, urte amaieran egin ohi dugun kanpainako mezu nagusia da hau. Behin esan eta ez dizugu denbora gehiago kenduko.
ARGIAn pentsatzen dugu kazetariak ideal batzuekin konprometitu beharra duela ofizio honen ohorea merezi izateko. Uste dugu gure lanak islatzen dituela gureak, batez ere beste hedabide askok bazterrean uzten dituzten gaiak edo ikuspegiak jorratzen ditugunean.
107 urte betetzear den hedabide digitala eta paperekoa da ARGIA. Paperean, aurten, 2025ean, kolore guztietako adituak paperaren heriotza iragartzen ari diren honetan, euskarazko paperezko aldizkari berri bat sortzea erabaki dugu: harrera bikaina izan duen Bizi Baratzea Orria. Horri gehitu behar zaio 40 urte bete berri dituen Larrun hilabetekaria egiten dugula, Gakoak urtekaria eta ARGIA astekaria, noski. Denak dauzkagu hor, beren funtzioa betetzen.
Webgunean aktualitateko 20 albistetik gora jorratzen ditugu egunero, podcastak, efemerideak, bideoak, dokumentalen kanala... guztia dago kontsultagai doan eta modu irekian, giltzarraporik gabe. Gainera, aurreratu nahi dizuegu urtarrilean hainbat proiektu berri aurkeztuko dizkizuegula: batetik, hezkuntza kanal berezia, asteroko podcast, hilero bideo-erreportaje eta egunerokoari egingo diogun gertuko jarraipenarekin, Mikel Garciaren eskutik; bigarrenik, goizean goiz aktualitateari begira propio idatzitako newsletterra astelehenetik ostiralera, Gorka Peñagarikanoren eskutik; eta hirugarrenik, 100.000 bat argazkiko ARGIAren argazki fondo historikoa online eta denon eskura jarriko dugu webgune berezi batean, lizentzia libreekin, herriarena dena herriak erabil dezan.
Gaur egun, 26 pertsonaren eguneroko lanaren emaitza da ARGIA. Etxe honetan badakigu ez garela aberastuko, baina hori ez da inoiz izan gure helburua. Txikitik eragitea bai, gure lana herri baten eta komunitate baten zerbitzura egitea eta aurrera egiten laguntzea.
Horregatik, gauza gehiago egiteko baliabideak eskuratzen lagundu nahi badiguzu, ARGIAren independentzia bermatzen duen independentzia ekonomikoa bultzatu nahi baduzu, edozein ekarpen ekonomiko ongi etorria eta beharrezkoa dela esan nahi dizugu: izan hilean 5 euro, urtean 50 edo 500. Zuk nahi eta ahal duzuna.
Horrez gain, Gabonetarako ARGIAk argitaratutako produktuak erosiz ere asko lagun dezakezu. Aurtengo berrikuntzak ondorengoak dira: Data-Zarta jolasa Euskal Herriko historiari buruz, Erraldoi eta buruhandien karta jokoa, Onintza Enbeitaren Bizitza baten txatalak liburua, ARGIAren Egutegia, Ilargi eta landareak agenda eta ilargiaren egutegia. Askoz ere gauza gehiago aurkituko dituzu gure katalogoan.
Albiste asko eta sakontasun gutxiko panorama informatibo honetan, eskerrik asko bere agendari eutsi eta kontakizun hegemonikoa pitzatu asmoz lan egiten duen hedabide hau laguntzen duzuen guztioi.
Estimatua dago.
ARGIAko lantaldea

|