Ikazkinak neguko 'Bizi Baratzea Orria' eta karpeta dakarzkigu

0 views
Skip to first unread message

Bizi Baratzea

unread,
Dec 19, 2025, 10:31:16 AM12/19/25
to azpe...@gmail.com
 
Ikazkinak neguko 'Bizi Baratzea Orria' eta karpeta dakarzkigu

 

 

Bizi Baratzea buletina jasotzen duzun kide estimatua,

Inprentatik atera berri da Bizi Baratzea Orriaren laugarren zenbakia, neguari dagokiona. Eta horrekin batera, karpeta xume bezain dotore bat atera dugu, aldizkari berezi hauek bertan gordetzeko.

Bizi Baratzea Orria opari ederra da, zure buruarentzat edo estimatzen duzun horrentzat: 25 euroren truke, gutun-azal dotorean jasoko ditu orain arteko lau zenbakiak karpetan bilduta, eta 2026ko zenbakiak ere etxera bidaliko dizkiogu, ateratzen direnean.

Gai hauek landu ditugu neguko Bizi Baratzea Orrian:

INTSEKTUEN HIBERNAZIOA, HOTZARI AURRE EGITEKO ESTRATEGIAK POSTERRA: Intsektuek hibernatzeko dituzten modu anitzak xeheki azaldu dizkigu Iñaki Mezquita adituak eta ikusi orduko ulertzeko moduan islatu ditu Ione Larrañaga ilustratzaileak. Benetan egokia ikastetxeko horman zintzilikatzeko.

Zer egin neguan...

Baratzean (Jakoba Errekondo)

Basoan (Markel Arriolabengoa)

Haziekin (Kelo Arribas)

Sendabelarrekin (Garbiñe Larrea)

Ikazkinak, altxor beltza zaintzen duten langileak: Txondorra egiten dutenen esperientzia eta txondor bat nola egin, hamabost urratsetan (Estitxu Eizagirre)

Irina bertakoa duten ogiak, denontzat HoBBeak: Egunero jaten duzun ogi hori nongo irinez dago egina? Euskal Herriko zerealaz egindako ogi ekologikoak badira (Miren Osa)

Saguzarrak: Ugaztun hegalarien bitxikeriak eta errespetatu beharreko lozorroa

 

 

Abenduaren 22ko astean bidaliko dugu aldizkaria etxeetara.

Bizi Baratzea Orria jasotzeko bi aukera dituzu:

A) Bizi Baratzeako kide egitea eta lurrari lotutako edukiak jasotzea.

B) ARGIAkoa egitea, hartara biak jasoko dituzu, ARGIA hedabidearen kazetaritza lanak eta Bizi Baratzea proiektuko jakintza osoa.

Gainera, Bizi Baratzeako kide egiten bazara (ARGIAkoa ere egin zein ez), zuri ere kartoizko karpeta dotorea oparituko dizugu, urtaro bakoitzean zabaltzen den Bizi Baratzea Orria aldizkariak bertan jasotzeko.

Beste bati oparitu nahi badiozu kidetza, zure datuak sartu eta oharren atalean adierazi oparitarako dela, eta noren izenean nora bidali behar den.

 

EGIN BIZI BARATZEAKOA

 

ARGIAko kideek eusten dute aurten 10 urte betetzen dituen Bizi Baratzea proiektua, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen: haiei esker bidaltzen dizugu astero buletina, haiei esker jartzen ditugu Bizi Baratzea webgunean eduki denak libre, haiei esker egiten dira Egonarria eta Menda bikoitza podcastak, haiei esker lantzen da Lurrari jarraipen zorrotza egiten dion kazetaritza, haiei esker eskaintzen dugu Jakoba Errekondoren kontsultategi zerbitzua eta sare sozialak...

Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!

Lur gaiak jorratzen jarraituko dugu zuri esker.

Mezu hau jasotzen duzu Bizi Baratzea buletinean harpidetuta zaudelako.
Ez baduzu gehiagorik jaso nahi, egin klik hemen.
 
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages