Bertoko esnekien kontsumoaren sustapena-URRAKI

1 view
Skip to first unread message

in...@esnekigileak.eus

unread,
Jun 25, 2025, 12:52:47 AM6/25/25
to

 

 

 

Kide agurgarria,

Esnekigileen Euskal Elkartetik (EEE) zuengana jotzen dugu martxan dugun ekimenaren berri emateko. Elkartearen helburuetako bat bertoko esnekien kontsumoa sustatzea da, honen bazkide garen ia 30 gaztandegi artisauen lana balioan jartzeko.

Gure eskualdeko ekoizleek arreta eta dedikazio handiz sortzen dituzten gertuko produktuak sustatzearen garrantzian sinesten dugu.


-
---  ZERGATIK AUKERATU TOKIKO ESNEKIAK?  ---------------------------

Gertukoaren bermea: Gure produktuak bertan ekoitzitako esne freskoarekin egiten dira, eta kate laburreko banaketa-sareen bidez banatzen dira, freskotasuna eta jasangarritasuna bermatuz.

Tokiko ekonomiari laguntzea: Gure gaztandegietako produktuak aukeratzean, zuzenean lagunduko duzue eskualdearen garapen ekonomikoan, ekoizle txikiei eta haien familiei lagunduz.

Jasangarritasuna: Tokiko produktuen kontsumoa sustatzeak elikagaien garraioari lotutako karbono-aztarna murrizten du eta nekazaritza-praktika jasangarriak sustatzen ditu.

 

 

----  NOLA LAGUNDU DEZAKEGU?  ----------------------------------------------

Eskaintzan sartzen: Gure esnekiak zuen kontsumo taldeko eskaintzan sartzea gustatuko litzaiguke.

Hezkuntza-jarduerak: Hitzaldiak eta hezkuntza-tailerrak antolatzeko prest gaude. Bertan, esnekien elaborazio-prozesuari eta tokiko elikagaiak kontsumitzearen garrantziari buruz ikasi ahal izango dute.

Sustapen ekintzak: Gure produktuen kalitatea eta onurak nabarmentzen dituzten sustapen-kanpainetan lagun dezakegu, pertsona gehiagorengana iristeko komunikazio-kanalak erabiliz.

 

 

Zuen eskualdean, hain zuzen Errezilen kokatuta, Elkarteko bazkide den URRAKI gaztandegia duzue.  Behi esneki sorta zabala ekoizten du Urrakik; esne pasteurizatua, jogurtak, gazta freskoa, gurina, gazta samurra eta gazta urdina.

Esteketan URRAKI-ren produktu eta elkarteko ekoizleei buruzko informazio sakonagoa jaso dezakezue. Zure esanetara gaude edozein kontsulta egiteko edo lankidetza horri buruzko xehetasun gehiago behar izanez gero.

 

 

Aldez aurretik, eskerrik asko zure interesagatik eta laguntzagatik. Elkarrekin, tokiko esnekien kontsumoa bultza dezakegu eta gure komunitatea indartu.

 

 

Esnekigileen Euskal Elkartea

in...@esnekigileak.eus

https://esnekigileak.eus

Urraki

Xabier Uzkudun

696 325 260 xabie...@gmail.com

Instagram: Urraki

 

 

 

Euskal Esnekigileen Elkartea
Productores lácteos de Euskadi

 

in...@esnekigileak.eus

943 81 14 31

Amue Kalea, 1.
Landeta auzoa, 20730

www.esnekigileak.eus

LEGE OHARRA:Mezu elektroniko honetan eta atxikitako dokumentuetan dagoen informazioa pribilegiatua da bideratu zaion pertsonak edo pertsonek bakarrik erabil dezake. Adierazitakoez gain inork ezin du mezu hau erabili. Zu ez bazara hartzaileetako bat, bertan agertzen den informazioaren bikoizketa, erreprodukzioa, banaketa edo edonolako erabilpena, edo berarekin harremanetan egon daitekeen edozein ekintza edo ez-egite debekatuta dago eta legez kanpokoa izan daiteke. Kasu horretan, mesedez bidaltzaileari jakinarazi iezaiozu eta deusezta ezazu mezu elektronikoa eta atxikita doazen dokumentuak, kasua balitz. 15/1999 Legearen eta 34/2002 LSSICEaren arabera, zure datuak fitxategi batean sartuta daudela jakinarazten dizugu, Euskal Esnekigileen Elkartea-ren jabetzakoa dena, eta harreman komertzialak mantentzeko helburua duena. Sarbide, Zuzenketa, Indargabetze edo Aurkaritza eskubideak gauzatu nahi baduzu, edo gure produktu/zerbitzuen informazio komertziala jasotzen jarraitu nahi ez bazenu, eskaera e-mailez bidal dezakezu. Mila esker.

 

in...@esnekigileak.eus

unread,
Mar 18, 2026, 2:39:00 AMMar 18
to
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages