|

Kaixo, lagun:
Albiste pozgarri batekin jotzen dugu zuregana.

Liburu berri bat argitaratu du ARGIAk, oraingoan, turismoari buruzkoa: Turismoa. Desazkundera bidaia. Asier Basurto Arruti ikerketa soziologoak eta Bizilagunekin plataformako kideak idatzi du, eta Gorka Peñagarikano ARGIAko kazetariak editatu eta idatzi du hitzaurrea (hemen irakurgai). Turismoari buruzko lana da, esan bezala, baina ez bere kontrakoa; turismo ereduari buruzko analisia egin eta desazkunde turistikoaren aldeko gogoetak plazaratzen ditu 144 orritan.
Apirilaren 15era arte, eskaintza berezia
Oraindik ARGIAkoa ez bazara, eskaintza berezia dugu zuretzat: orain harpidetuta, Asier Basurtoren liburua doan bidaliko dizugu etxera. Gainera, ARGIA proiektua bultzatzen ariko zara, euskaraz kazetaritza independentea egiten jarraitzeaz gain, horrelako liburu gehiago atera ditzagun.
Eskerrik asko gure ondoan egoteagatik eta kazetaritza independentea babesteagatik.
|