|

Kaixo astero landareei eta ingurumenari buruzko Bizi Baratzea buletina jasotzen duzun lagun hori, astelehenean abiatuko dugun buletin berezi baten berri eman nahi dizugu, erabat ezberdina eta BB buletinarekin osagarria baita:
ARGIAk egunari informaturik ekiteko buletin bat igortzeari ekingo dio. Gorka Peñagarikano kazetariak landuko du egunero, eta astelehenetik ostiralera goizeko lehen orduan bidaliko dugu, 07:00etan. Etxahun-Irurik zioen moduan, goizian argi hastian...
Ikuspegi independente batetik, egunean eguneko gaiak ekarriko dizkigu Peñagarikanok, informazio horietarako loturekin hornituta. Horrez gain, aisialdiari edo bestelako informazio laburrei ere tartea eskainiko die: ikus-entzunezko gomendioak, Euskal Herriko agenda kulturala, kontsumo alternatibak, borroka garaipenak...

Zer egin behar da jasotzeko?
Lotura honetan dituzue ARGIAn eskaintzen ditugun buletin guztiak: era guztietako gaiak daude, eta zure gustuko kontuen jarraipena egiten lagundu asmo dute. Bertan Goizean argi buletina aukeratu, e-posta sartu eta “Izena eman” sakatzea aski da harpidetzeko. Edozein unetan harpidetza kentzeko aukera izango du norberak, noski. ARGIAn urtebete eman dugu gure tresna propioak garatzen, email buletinak bidaltzerakoan ere, zuen daturik ez emateko inolako enpresa edo multinazionali.
Halako proiektuak gauzatzen ditugu ARGIA ekonomikoki sostengatzen duten milaka pertsonako komunitatea daukagulako gurekin. Kide bazara, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu. Eta oraindik ez baduzu pausoa eman, bihotzez animatu nahi zaitugu beheko loturan sartu eta proiektua ekonomikoki babestera.
Eskerrik asko denoi eta ongi segi!
ARGIAko lantaldea
|