ESKAINTZA | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburu berria, eskuratu abantailekin

0 views
Skip to first unread message

Bizi Baratzea

unread,
Apr 29, 2026, 6:02:51 AM (8 days ago) Apr 29
to azpe...@gmail.com
 
ESKAINTZA | 'Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian' liburu berria, eskuratu abantailekin

 

 

Bizi Baratzea buletinaren irakurle estimatua.

Gaurkoan berri on batekin gatoz. Antza inprimategian oraintxe ari dira papereratzen Jakoba Errekondok, Markel Arriolabengoak eta Iñaki Etxebestek idatzi duten liburu ederra: Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian.

 

 

Gure kulturaren historia eta garapena ezin da ulertu zuhaitzik eta arbolarik gabe: erritoak, ospakizunak, eraikuntzak, energia, industria, laborantza, abeltzaintza eta abar luze bat.

Ia 500 orriko liburua da, 1.096 argazkiz jantzia (horien artean, Dani Blancok berariaz liburu honetarako ateratakoak) eta Unai Gaztelumendik diseinatu du. Euskal Herrian topatu ditzakegun 116 zuhaitz eta arbola espezie aurkezten dizkigu liburuak, banaka: bakoitzaren ezaugarriak, erabilerak, bitxikeriak, eta gaitzak eta izurriteak ezagutuko ditugu. Zuhaitz bakoitzak du bere mapa, Euskal Herrian duen kokalekua ikusteko, eta bere ilustrazioa (besteen artean, Espe Latorrerenak).

Jakintza orokor hauek ere azaltzen ditu lanak: zuhaitzaren edo arbolaren egitura, izendapena, ekologia, zuhaitzekin lanak, ilargia, basogintza, paisaia eta erabilerak. Guzti hau 5.000 hitzeko hiztegia, 500 erreferentziadun bibliografia eta Euskal Herriko 235 zuhaitz eta arbola aparten maparekin osatzen da.

Zuhaitzak eta arbolak eta egurrak eta zurak Euskal Herrian duten garrantzi berezia azaltzen duten 15 kolaborazio bereizi ere badakartza, gai bakoitzean jantzia den jende espezialistak berariaz libururako idatzitakoak.

Liburuko barrenak hobeto ezagutzeko hemen duzu liburuaren 20 orrialdeko aurrerapena (klik egin).

 

 

EZOHIKO PREZIOA: 50 EURO

Liburu aberats hau ahalik eta preziorik eskuragarrienean jarri nahi izan dugu, maila honetako erdal liburuek izan ohi duten preziotik oso urrun. Izan ere, hasieratik proiektu honen helburua izan da euskaldunok belaunaldiz belaunaldi jaso dugun zuhaitzei eta arbolei buruzko jakintza eta kultura ahalik eta etxe gehienetara zabaltzea, ondorengoek ere ezagutu dezaten. Hau guztia ez litzateke posible izango, proiektu hau ongarritu duten Euskal Herriko zazpi lurraldeetako 57 erakunderen inplikaziorik gabe.

 

LIBURUA OPARI, ARGIAKO HARPIDETZA EGINDA

Maiatzaren 8a baino lehen ARGIAko harpide egiten bazara, liburua opari jasoko duzu, egileek sinatuta eta bidalketa gasturik gabe. Horretarako, egin ARGIAkoa hemen. Astekarian aktualitateko gaiak jorratzen ditugu, baita lurrari eta ingurumenari lotutakoak ere, besteak beste, lau orriko Bizi Baratzea atal finkoaren bidez. Eta horrez gain, urtaro bakoitzean zabaltzen den Bizi Baratzea Orria aldizkari berezia ere jaso dezakezu. Zuk aukeratzen duzu zer den jaso nahi duzuna, eta zenbat eman dezakezun.

Egin ARGIAkoa

 

AURRESALMENTA: ESKURATU LIBURUA ABANTAILEKIN, ARGIAN BERTAN

Maiatzaren 29 baino lehen ARGIAn erosten baduzu, etxean jasoko duzu liburua, bidalketa gasturik gabe, eta egileek sinatuta. Erreserba ezazu lehen argitaraldiko liburu bat ARGIAren Azokan, eta ekainaren 8ko astean jasoko duzu, inprentatik atera berri.

 

SALDUTAKO LIBURU BAKOITZEKO METRO KOADRO BAT BASO LANDATUKO DUGU

Saldutako liburu bakoitzeko metro koadro bat baso sortuko dugu, Tantai Baso Jabe Kooperatibaren laguntzarekin. Modu honetan, liburuaren sorrerak eragin duen aztarna ekologikoa arinduko dugu eta liburua bezain aberatsa den ekosistema bat sortuko dugu elkarrekin. Adi neguko landaketa deialdietara!

 

 

“Zuhaitzak eta arbolak euskal kulturaren oinarrizko zutabe dira eta liburuak jaso du euskaldunok nola erlazionatu izan garen zuhaitzekin”, adierazi dute egileek Estitxu Eizagirrek egin dien elkarrizketan (irakurgai eta ikusgai).

Gozatu zure inguruko zuhaitzak eta arbolak identifikatzen eta zaintzen, euskal kultura barneratzen duzun bitartean.

Agur bat,

ARGIAko lantaldea

Mezu hau jasotzen duzu Bizi Baratzea buletinean harpidetuta zaudelako.
Ez baduzu gehiagorik jaso nahi, egin klik hemen.
 
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages