OHARRA | Egin zaitez ARGIAkoa eta jaso udako aldizkari berezia etxean

0 views
Skip to first unread message

ARGIA.eus

unread,
Jul 23, 2025, 11:24:19 AMJul 23
to azpe...@gmail.com
 
Egin zaitez ARGIAkoa eta jaso udako aldizkari berezia etxean

Egin zaitez ARGIAkoa eta jaso udako aldizkari berezia etxean

 

Kaixo lagunok,

Berri pozgarri bat dugu: Gakoak papereko aldizkari berezia laster izango da kalean. Jadanik inprentara bidean da 108 orrialdeko argitalpen mardula, azalez eta mamiz betea, eta ARGIAko kideok abuztu hasieran jasoko duzue etxean.

Udako egun sargorietan zuhaitz baten itzalpean lasaitasunez irakurtzeko moduko artikulu eta elkarrizketa sakonak dakartza aurtengo aldizkariak. Esaterako, Shu Oterok egindako ilustrazio bikainaz jantzita, azalera ekarri dugun erreportajea, emakumeak eta kirolaren inguruan. Gainera, urte sasoi honetarako aproposak diren ibilbideak, kultur gomendioak eta kronikak ere aurkituko dituzue.

Nazioarteko orrialdeetan, El Salvadorko gerran Salpress agentzian aritutako Gema Lasarte errenteriarrak bere esperientzia kontatu digu. Gerrillak sorturiko hedabide horren bidez, gobernuak monopolizaturik zuen diskurtsoa apurtzea lortu zutela esan digu: “Hor ikusi zen informazioaren garrantzia”.

ARGIAn ere, gure neurrian, apurtu nahi ditugu informazio hesiak eta egin nahi diegu aurre ultraeskuinaren kontakizun manikeoei. Gakoak honen editorialean azaldu dugun bezala, handinahien menpe ez gaudenontzat, behintzat, aldi interesgarria da kazetaritza egiteko. Hemen duzue aurrerapen gisa.

Argitalpen honen atzean hilabete askotako lana dago, erredakzioko kideon arteko eztabaidak, ilusioa, eta buruko min bat baino gehiago ere bai. Eta oso pozik gaude emaitzarekin. Baina kazetaritza independentea egitea ez zaigu debalde ateratzen. Guk garbi dugu: ARGIAko komunitateko kideen ekarpen ekonomikorik gabe, ez abuztu honetan ez urte osoan, ezin izango genuke boteretsuen informazio hesi hori apurtu.

Hortaz, oraindik ez bazara, ARGIAko kide egiteko eskatu nahi dizugu: ahal duzuna eskainita, egoki iruditzen zaizun moduan, baina egin zaitez. Eta uztailaren 29a baino lehen harpidetuz gero etxera bidaliko dizugu Gakoak, labetik atera berria.

Egin ARGIAkoa

ARGIA.eus
Zirkuito ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa, Euskal Herria
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403


Mezu hau jasotzen duzu ARGIAren buletinen batean harpidetuta zaudelako.
Ez baduzu gehiagorik jaso nahi, egin klik hemen.
 
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages