Badator Bizi Baratzea Orriaren 5. zenbakia: udaberrikoa

0 views
Skip to first unread message

Bizi Baratzea

unread,
Mar 26, 2026, 11:05:38 AM (9 days ago) Mar 26
to azpe...@gmail.com
 
Badator Bizi Baratzea Orriaren 5. zenbakia: udaberrikoa

 

 

Bizi Baratzea buletina jasotzen duzun kide estimatua,

Inprentatik atera berri da Bizi Baratzea Orriaren bosgarren zenbakia, 2026ko udaberriari dagokiona.

 

 

Gai hauek landu ditugu bertan:

Zer egin udaberrian? Baratzean (Jakoba Errekondo), basoan (Markel Arriolabengoa), haziekin (Kelo Arribas) eta sendabelarrekin (Garbiñe Larrea).

Zizareen golde lan fina, lurraren atsegina eta nekazarien grina: Zizare motak, egiten duten ekarpena (Leire Artola) eta Iruñeko Amalurra proiektuan zizareak hazten dituen Monika Prietori elkarrizketa (Garazi Zabaleta).

Taloak bultza ote dezake bertako artoa? Nafarroako Zubietako errotan izan gara, eta bertako artoa lantzen duten ekoizle txikiek azaldu dizkigute artoaren sekretuak (Estitxu Eizagirre).

Txantxikua: Ugal garaian dauden honetan entzungo duzu haien txistu hotsa (Iñaki Sanz-Azkue).

Euskal Herriko orkidea basatiak posterra: Jakoba Errekondoren azalpenak eta Ione Larrañagaren ilustrazioak, mendian ikusten baditugu identifikatu ditzagun.

 

 

Bizi Baratzea Orria jasotzeko bi aukera dituzu:

A) Bizi Baratzeako kide egitea eta lurrari lotutako edukiak jasotzea.

B) ARGIAkoa egitea, hartara biak jasoko dituzu, ARGIA hedabidearen kazetaritza lanak eta Bizi Baratzea proiektuko jakintza osoa.

Gainera, Bizi Baratzeako kide egiten bazara (ARGIAkoa ere egin zein ez), zuri ere kartoizko karpeta dotorea oparituko dizugu, urtaro bakoitzean zabaltzen den Bizi Baratzea Orria aldizkariak bertan jasotzeko.

Beste bati oparitu nahi badiozu kidetza, zure datuak sartu eta oharren atalean adierazi oparitarako dela, eta noren izenean nora bidali behar den.

 

EGIN BIZI BARATZEAKOA

 

ARGIAko kideek eusten dute Bizi Baratzea proiektua, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen: haiei esker bidaltzen dizugu astero buletina, haiei esker jartzen ditugu Bizi Baratzea webgunean eduki denak libre, haiei esker egiten dira Egonarria eta Menda bikoitza podcastak, haiei esker lantzen da Lurrari jarraipen zorrotza egiten dion kazetaritza, haiei esker eskaintzen dugu Jakoba Errekondoren kontsultategi zerbitzua eta sare sozialak...

Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!

Lur gaiak jorratzen jarraituko dugu zuri esker.

Bizi Baratzea lantaldea

Mezu hau jasotzen duzu Bizi Baratzea buletinean harpidetuta zaudelako.
Ez baduzu gehiagorik jaso nahi, egin klik hemen.
 
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages