ARGIAk ikertzen jarraitzea nahi duzu?

0 views
Skip to first unread message

ARGIA

unread,
7:08 AM (13 hours ago) 7:08 AM
to azpe...@gmail.com
 
ARGIAk ikertzen jarraitzea nahi duzu?

 

Kaixo, lagunok:

Zuetako askok entzungo zenuten egunotan bolo-bolo ibili den notizia: Errenteriako Udaleko lan eskaintza publiko baten aurka sabotaje antolatua izan dela, eta horren atzean ibili direnen izenak eta abizenak jakinarazi ditu ARGIAk. Albisteak oihartzun zabala izan du Euskal Herriko hedabide eta kaleetan. Zigor Olabarria kazetaria hiru urtez aritu da gaia ikertzen, mimoz eta tentuz iturriak kontsultatzen. Urteak dira ARGIAko erredakzioan ez dela aste honetan egon den saltsa, urduritasuna eta poza bizitu.

Ikerketa kazetaritzari esker frogatu ahal izan dugu orain arte susmoa zena: ez ziren tokian tokiko langileak “beren lanpostuen defentsan” deialdien aurkako helegiteak aurkezten ari zirenak. Euskararen garapena mugatu nahi duten talde eta pertsona antolatuak daude atzean. Kontseiluak abenduan Euskal Pizkundea hasi zela aldarrikatu zuen, eta ikerketa hau, horrela kokatzen dugu. Hasi da Pizkundea, euskal komunitateak jakin behar du zer gertatzen ari den gure hizkuntzaren aurka.

Ikerketa egiteak denbora eta baliabide asko eskatzen ditu kazetaritzan, are gehiago gurea bezalako talde txiki batean, non denok denetik egiten dugun, eta zaila den norbait “liberatzea” zerbait iker dezan. Hala ere, azken urteetan indartzen ari garen lerro bat da eta jarraian dituzue orain arte argitaratutako zenbait ikerketa-erreportaje:

Berri agentzia eta prentsa bulegoek mendean hartu nahi duten kazetaritza ereduaren aurrean, ARGIAtik, gure komunitateari argi adierazi nahi diogu ikerketa kazetaritza egiteko bokazioa dugula. Gustura sakonduko genuke bide honetan. Horretarako, zenbat eta baliabide gehiago izan, orduan eta indar gehiagoz jorratu ahal izango ditugu bateko eta besteko gai hauek. Horregatik jotzen dugu zugana: ARGIAkoa bazara, eskerrak emateko, zuregatik ere atera delako informazio hau; eta ez bazara ARGIAkoa, baina estimatzen baduzu egiten ari garen lana, zintzoki eskatzeko zure babesa, halako gehiago egin ditzagun. Edozein ekarpen ekonomiko ongi etorria izango da.

Egin ARGIAkoa

Konbentzituta gaude ikerketa kazetaritzak bere lekua izan behar duela euskal kazetaritzan eta horren alde lan egiteko prest gaude.

Eskerrik asko eta jaso besarkada bat,

ARGIAko lantaldea

Mezu hau jasotzen duzu ARGIAren buletinen batean harpidetuta zaudelako edo ARGIAko kide zarelako.
Ez baduzu gehiagorik jaso nahi, egin klik hemen.
 
Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages