Masailezurraerrai-aurpegiaren hezurretako bat da; hau da, aurpegiko hezur bat da. Bikoitia, pneumatikoa, motza eta forma irregularrekoa da. Batetik, 5 aurpegi dituela esan genezake: betzuloko aurpegia, aurreko aurpegia, loki azpiko aurpegia, sudur-barrunbeko aurpegia edo barruko aurpegia eta ahosabai aurpegia edo beheko aurpegia. Bestetik masailezurraren atalak 4 izango lirateke: bekoki-irtengunea, masaialbo-irtengunea, ahosabai-irtengunea eta hortz-irtengunea.
Aurpegiaren erdian dago, bekoki hezurraren eta etmoidesaren azpian, hain zuzen ere. Hezur horiekin artikulatzen da, eta beste aldeko goiko masailezurrarekin (kontralaterala), masailalbo hezurrarekin, malko-hezurrarekin, sudur hezurrarekin, vomerrarekin, ahosabai hezurraren zati horizontalarekin eta beheko sudur-maskorrarekin.
Betzuloaren zorua osatzen du eta itxura karratua du. Bertan desberdintzen diren egiturak honakoak dira:- Erdialdeko ertza: betzuloaren erdialdeko horma osatzen duten hezurrekin bat egiten du.- Betzulo azpiko ertza: betzuloaren zoruaren aurreko ertza da. Erdialdetik bekoki-irtengunearekin jarraiera du.- Zoruaren atzeko muga betzulo-artekan amaitzen da.- Betzuloaren alboko ertzaren atzeko zatiak ere betzulo-artekarekin jarraiera du. Alboko ertzaren aurrealdetik alborantz masailalbo- irtengunea proiektatzen da.- Betzulo azpiko ildoa eta kanala: betzulo azpiko ildoa betzuloaren atzealdetik aurrerantz bideratzen den ildo bat da. Ildo hau zorua zulatu eta masailezur barrura sartzen den betzulo azpiko kanalarekin jarraitzen da. Kanal hau masailezurraren aurreko aurpegian dagoen betzulo azpiko zuloan amaitzen
Bertan atzematen dira:- Masailalbo-irtengunea: hiruki itxura du eta masailalbo hezurrarekin giltzatzen da.- Masailezurraren tuberositatea: borobiltsua eta ganbila da. Masail-sinuaren atzeko horma da. Hortz-zulotxoak nabari zaizkio goi-atzeko hortz-arteria eta nerbioentzat.
Sudur-barrunbearen alboko horma osatzen du. Bertan ageri dira:- Masail-hiatoa: masail-sinuaren irekigunea. Ahosabai- hezurraren xafla zutak, etmoidearen gako itxurako irtenguneak eta beheko sudur-maskorrak hiatoa txikitzen dute.- Ahosabai-ildo nagusia: ahosabai-hezurrarekin bat egiten duen eskualde lauan goitik beherantz eta atzetik aurrealderantz doan ildoa da. Bertatik ahosabai-nerbio nagusia eta beheranzko ahosabai-arteria igarotzen da.- Malko-ildoa: masail-hiato eta bekoki-irtengunearen artean dagoen sakonunea da, bere goiko irtengunea betzuloan dagoen malko-muxarradura da. Behekoa masailezurraren sudur- barrube aurpegian dago.- Maskor-gangarra eta etmoide-gangarra bekoki irtengunea baino zerbait beherago eta barnealdetik atzematen dira
Izenak dioen moduan ahoaren sabaia osatzen du. Bertan desberdindu daitezke:- Ahosabai-irtengunea: gorputzetik erdialderantz zabaltzen den xafla horizontala da. Beste aldeko irtengunearekin bat egiten du masail- arteko josturaren bitartez. Ahosabaiaren zati handiena hartzen du, ahurra da eta zulotxo txikiak ditu. Alboan atzetik aurrera doan eta hotz-irtengunearekiko paraleloa den ahosabai-ildoa dago. Ahosabaiak jaioaurretiko bi jatorri desberdin ditu, nahiz eta helduan egitura bakun bezala ikusi. Aurrean hiruki formako ebakortz-hezurra dago, beste aldekoarekin bat egiten du ebakortz-josturan. Gainontzeko ahosabai-irtengunearekin bat egiten duen lekuan masail arteko josturan, ebakortz-hobia dago, bere sakonean ebakortz-kanalaren ahosabaiko irekigunea den ebakortz-zuloa kokatzen da. Ebakortzen kanalak Y itxura du, eta sudur-barrunbea eta ahosabaia komunikatzen ditu. Ahosabaiaren goiko aurpegia leuna da eta erdiko ertza gorantz proiektatzen da sudur-gangarra osatuz, aurrean nabarmenagoa dena. Gangar horretan lotuko da sudur-barrunbea banatzen duen trenkada. Ertz horrek beste aldeko irtengunearekin bat egiten du josturan. Sudur-gangarraren aurrealdean, ebakortzen-kanala ageri da.- Hortz-irtengunea: Beheko aurpegitik beherantz proiektatzen da. Beste aldeko irtengunearekin batera arku modukoa osatzen dute. Goiko hortz-haginentzako 16 hutsune ditu alde bakoitzak, hortz-hobiak. Hobien artean hobi arteko trenkadak daude. Ebakortzei, betortzari eta bigarren haginaurreko hortzei dagozkien hobiak bakunak dira (beraien erroak bakunak diren moduan) eta lehenengo haginaurreko hortzari eta haginei dagozkien hobiek bi edo hiru zulogune dituzte. Zulogune horiek banatzen dituzten trenkadei erro arteko trenkadak deritze. Hortz-irtengunearen atzealdea masail sinuaren behealdean kokatzen da. Goi-haginen erroen erpina sinuan atzeman daiteke batzuetan.
Kisteen kokalekurik ohikoenak baraila eta masailezurra dira, zehazki, erdiko ebakitzaileen edo paleten gainean. Masailezurreko hezurrean dagoen bolatxo bat da, bi motatakoa izan daitekeena kasuen % 90ean:
Erupzio-prozesuan eta hortza eratzean sortzen da. Likido-kumulu bat sortzen dela esmaltearen organoaren koroaren eta epitelioaren artean; organo horrek osatzen du hortza eratzen ari den folikulua eta hortzerantz egiten du aurrera. Kistea atxikitako hortzen edo hortz-piezen erupzioaren atzerapenarekin lotzen da.
Above are the words made by unscrambling M A S A I L (AAILMS).Our unscramble word finder was able to unscramble these letters using various methods to generate 78 words! Having a unscramble tool like ours under your belt will help you in ALL word scramble games!
How is this helpful? Well, it shows you the anagrams of masail scrambled in different ways and helps you recognize the set of letters more easily. It will help you the next time these letters, M A S A I L come up in a word scramble game.
MAISALIMAASLASIMALAISMALAISAMLASMAILIASMALSIMAALASAMILAMISALAIMSALASMIALIAAMSLIMSAALMAIASLIAMASLAASIMLIMASALAMASILSMAAILSMIAALAMSAILAAIMSLSMAIALMAAISLISMAALAMAISLIASAMLAMIASLSAMAILSAAMILASAIMLSAIMALAIMASLAAMISLSIAMAL
Unscrambled valid words made from anagrams of masail. How many words in masail? There are 78 words found that match your query. We have unscrambled the letters masail (aailms) to make a list of all the word combinations found in the popular word scramble games; Scrabble, Words with Friends and Text Twist and other similar word games. Click on the words to see the definitions and how many points they are worth in your word game!
Finished unscrambling masail? Test us with your next set of scrambled letters! We're quick at unscrambling words to maximise your Words with Friends points, Scrabble score, or speed up your next Text Twist game! We can even help unscramble masail and other words for games like Boggle, Wordle, Scrabble Go, Pictoword, Cryptogram, SpellTower and a host of other word scramble games. Give us random letters or unscrambled words and we'll return all the valid words in the English dictionary that will help.
3a8082e126