Zeitxipai! Fw: SoRmENa MoTiBO - Hamabost-en laguntzaie izan nahi?

10 views
Skip to first unread message

Gentza Eleder

unread,
Dec 7, 2022, 6:00:04 AM12/7/22
to mundaka...@googlegroups.com, busturiald...@googlegroups.com
Azken aldian inguruan ezagutu izan dudan gune interesgarriena, Hamabost hasi berria, Bermeon.

Datorren urterako proiektu eder ugari dakarre be, gordeleku kreatiboa hazteko urtea izango da, eta laguntzaileak eta lagunak oso ondo etorriak berton. (Xehetasunak hor beheko mezuan).

Zeu be animatuta?

Ondo-ondo ibili, besarkada bana,

Gentza Eleder

------- Forwarded Message -------
From: Hamabost antitxokoa <hamabo...@gmail.com>
Date: On terça-feira, 6 de dezembro de 2022 às 13:25
Subject: SoRmENa MoTiBO - urteko kuota
To: Hamabost antitxokoa <hamabo...@gmail.com>

Lagun bixotzekuok,
2023 ate-joka daukagu.

Urte berri honetan, sormen gehiagogaz gura dugu bete Hamabost lokala. Gainera, ekitaldi bereziak eta zuzeneko aktuazioak ere antolatu gura ditugu 2023an, gutxienez hilean behin. Literatura. Artea. Musika. Tailerrak. Fermentazioak. Dibagazioak. Orain arteko bidetik, baina hobeto.
Hamabost Zeitxipai kartela.jpg

– ZEITXIPAI –

2023ko kuota berria abenduan ordaintzea planteatu dugu, nobedade batzuekin, deskontuekin eta oparitxoekin. Aurten, aukera bat baino gehiago egongo da Hamabosten Laguntzaile izateko:

Urtean 50€ · Laguntzaile Pro
Sarreradun ekitaldietan, %50 merkeago.
Txapa kreatibo bi opari.

• Urtean 100€ · Fan total
Sarreradun ekitaldietan, %100 merkeago.
Poster artistiko bat opari.
Txapa kreatibo bi opari.

• Laguntzaile Plus · Modu gehiago
Kuota bat aportatzeaz aparte, Hamabost laguntzeko beste modu batzuk ere badaude. Adibidez, email hau zure inguruko lagun gehiagoren artean zabaltzea.

Ostantzean ere, baten bati kuota ordaintzea garesti egiten bazaio (ez dago merke aktualitatea), etor daiteke ekitaldietara, hurreratu ahal da dibagazio-tragoren bat konpartitzera, edo, beste barik, kiku bat egitera barruan argia dagoela ikusiz gero. Zeitxipai.

Motiboak asko eta bakoitzak bereak edukiko ditu proiektu bat lagundu gura duela erabakitzeko. Motibo berezi barik ere Hamabosten Laguntzaile izatea aukeratu duzuen denoi, eskerrik asko benetan. Arrazoi konkreturik ez delako behar, ez sormenerako, ez eskerrak emateko.

– ZELAN ORDAINDU KUOTA –

Datuak hauek behar ditugu:
  • Izen-abizenak.
  • Harremanetarako email & tel. zbk.
  • Asuntoan idatzi '(izena) Laguntzaile' ordaintzerakoan.
Ordaintzeko moduak:
  1. Transferentzia bidez: 2095 0314 30 9119719611
  2. Bizum bidez: 635735983
  3. Eskura: Hamabosten bertan, Luma liburudendan edo Talako Kantinan.
Beraz, email honi erantzun ahal diozue datuak emateko eta zelan ordaindu gura duzuen esateko, edo eskuz egin ahal dugu esandako lekuetan, eta guk apuntatuko ditugu datuak fitxa batean.

Adibidez, datorren abenduaren 15ean (eguena) dastaketa-musikatu esperimental bat edukiko dugu Hamabosten, 20:00etatik aurrera. ;-)

Zuen gogo eta esanetara.
Laster arte!!


HormaBost.JPG
*horma hauetatik sortuko dira poster txapa kreatiboak, Hamabosten zati bat zure etxera eroateko ;-)



Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages