Bestetik, ze iritzi, txertobakoentzako QR honetaz: https://www.vaxcontrolgroup.com?
Familia agurgarriak:
Urtarriletik aurrera ekintza kultural batzuk daude antolatuta. Gaur egungo egoera dela eta,
irteera hauetara joateko ezinbestekoa da ikasleek COVID ZIURTAGIRIA eramatea eta joan aurretik irakasleari erakustea.
"Irakasleari erakustea ezinbestekoa"?Nondik eta nora?Ze legeren arabera?Nork erabakitzen du hori?Zuzendaritza Taldea izen baten atzean ezkutatzen ari garela ematen du, baina norbanako zehatzak gara., mezu hauek botatzen ditugunak. Harro bazaude hor egoteaz, jarri zure izen-abizenak, eta lotsatzen bazara honelakoak bultatuz, utzi Zuzendaritza taldea, zure buruaren eta gainerako guztien alde. Izan zaitez eredu, animo!Irakasle maiteok, hau onartzeko prest gaude?Ikasle, seme-alabak, zer berbaitten dozue institutuan, etxean, kalean, apartheid-a, xenofobia, segregazioa, faszismoari eta hainbat bazterkeriari buruz? Zer iruditzen zaizue proposatzen diguten hau? Hau da, lagun maite bati galdetu behar dotsegu zer karnet dekon, ez dekon, zer sartu duen bere gorputzean, zer ez, agintzen duten hori sartzeko ezintasun bereziren bat badaukan ala ez, faltsutu dauen, ez dauen,.... gugaz txango bat egiteko?Eta agintari goitin beherako pentsamendu eskaseko ziztrin hauek agindutako zentzunbakokeri gero eta handiagoak ez betetzearren, baztertuko dugu gure laguna, lankide edo auzokoa? Ez ote gara gai honi aurre egiteko, maitasunez eta irudimenaz? Ze euskal herri eta ze lapiko? Hau eusko-espainiar estatu fazista da. Laster barriro ere karalsolka?Eta ziurtagiri hori ez izatearren, bat-batean, bazterrean itzi? Ez ote da hobe planto orokor bat, eta has gaietzen honetaz guztiaz ganoraz berba egiten, eta erabaki gizatiarriagoak hartzen? Ni neu kokoteraino nago gero eta lotsabakoagokoa eta bazter institutzional guztietatik proposatzen diguten faszismoaz, autoritarismoaz, jazarpenaz eta zapalketaz. Noraino itziko diegu?Hasi gaitezen berbaz, mesedez, eta planto egiten faszismoari!
ZUZENDARITZA TALDEA
Estimada familia:
Debido a la situación actual será necesario llevar el pasaporte COVID y mostrárselo al/ a la profesor/profesora responsable antes de acudir a las actividades culturales que se realizarán a partir de enero.
EL EQUIPO DIRECTIVO
--
Has recibido este mensaje porque estás suscrito al grupo "Busturialdea auzolanean" de Grupos de Google.
Para cancelar la suscripción a este grupo y dejar de recibir sus mensajes, envía un correo electrónico a busturialdeauzol...@googlegroups.com.
Para ver esta conversación en el sitio web, visita https://groups.google.com/d/msgid/busturialdeauzolanean/m1UgjNAh8_Jjg6HSqEqo3G0VZx_kynGVDJjrGCTtI2e8m1GDNg2FWPNngD9ccIi_Q3iloJ0osrJp-r5n3FtnJYcCmu4rvJNr2XHFJ7Bb3Ro%3D%40protonmail.com.
Apartheid eta faxismoa berba gogorrak dira. Zerrenda honetan aipatzen ari den auzian horrelakoak erabiltzeari ez deritzot zilegi, ez da ezelango ekarpena. Horretata berba egitea apart politika izan zena, faxismoa bera, gutxiestea da. Ez dut esplikatuko horiek biak zertan diren. Bermeoko institutuaz ari zarete, lagunok. Beste berba batzuk behar dira, bestela jai! Eta kale! Ni honaino ailegatu naiz.
Gabon.
Enviado desde Correo para Windows
Para ver esta conversación en el sitio web, visita https://groups.google.com/d/msgid/busturialdeauzolanean/CADorbQY5bDdOx04g9B9MpSEo6qP_V3ajz4-ZhhNe8H37LiupAw%40mail.gmail.com.
Nik guztiz bat egiten dot Elederren sentimenduagaz. Edorta, maitasun osoz, ta maitasun horrek desadostasuna adierazoteko emoten dostan konfiantzatik esanda -seguru hobeto ta sosegu handiz eztabaidatuko geunkeala ardau bana eskuan, ta segurutik nahiko ados egongo azkenien-. Faxismoa ta haren eratorriak garaiz serio hartu ez ziralako, are askok aberria salbateko bidetzat hartu zauiezalako iritsi ziran izan zirana izatera -ezkerreko jende askok, are anarkista batzuek, ein zauien bat mussolinigaz, primo de riberagaz... hareen programa sozialek euren ideiekaz bat eiten zauielakoan-, gizartearen gehiengoak normalizatu zauelako inoiz normalizatu biher ez zana, txalotu zauiezalako gitxiengo batzuen aurkako jazarpenak -gogoan poema famatua?-, herritar bakotxa egon zalako prest auzokoaren polizia bixurtuteko, estatu errepresiboaren lana txintxo beteteko. faxismoak, bere izate historikoaz aparte, bidea ein dau, forma asko hartu dauz. trumpen politikek zerikusi gitxi okin daurie mussolinirenekaz, ta gitxik eingo daurie zalantza ha faxistatzat joteko, faxismoa bera, historikua, gitxietsi barik. herriak bere eiten dauz berbak eta bere egoeretara moldatuten, etimologiari edo interpretazino historiko estuari kasu urria einda. osasunfaxismo baten bizi gara egun ekofaxismoa hurrengo kale kantoian zain dekogun bitartean, oingo prozesuari adi unea iristen danien zer estrategiak funtzionatu dauan ikasita okiteko. argentinan ezker mugimendu proletariotzat joten daurie askok ondino peronek mussoliniri kopiatu otsan alderdi eta politika eredua. borreruak baditu milaka aurpegi, kantau zauen negu gorriakek, ta faxismoak be bai. covid ziurtagiria ta berari lotutako neurriak haren aurpegietako batzuk dira. argiak berak argitaratu barri dauen lez:
"Hala, esaterako, COVID pasaportea leku itxi guztietan eskatu beharraren kontra azaldu da galdetutakoen %74, maskara leku irekietan erabili beharrarekin ere %91 ez dago ados, eta ostalaritza ixtearen kontra dago %94.
Derrigorrezko txertaketa ere ez da, inkestaren arabera, herritarrek nahi dutena: 18 urtetik gorakoen derrigorrezko txertaketa %22k baino ez du babestu, eta 6 urtetiko gorakoena %13ak besterik ez."
Ez da aski faxista herritar gehienen iritziaren kontra dauzen
neurriak ezartzea ta ganera neurri horreen kontra dauzen herritar
asko neurri hareek jagoteko derrigorrezko polizia bixurtutea? ta
atxikitako argazkian, faxismo horren eskaladaren hurrengo urratsa.
ta PPren mozal legeaz ginan kexu, hori ironia... ta faxismo mota
guztietan, egunerokotasunien posible ein daurien gexenak ez ziran
faxistak, ez ziran alderdikuak, legea bete baino ez zauein eiten,
legia betetia neutrala balitz lez, legia bera, lege oro, inoz
neutrala izan balitz lez. herritar arrunten konplizitate barik ez
da posible inon faxismoak aurrera eitea. ta ontxe aurrera eiten
dabil, teorian kontra dagoan jente askoren otzantasunari esker.
herritar "zintzoek" beste kalte gitxik eiten daurie, nazismoaren
ta faxismoaren ikerketa soziologiko askok erakutsi daurien lez.
antikapitalistok kapitalismoa egunero elikatuten dogun lez, hain
zuzen be, halabeharrez izan zein norberaren ustezko erosotasunaren
izenian izan.
usten dot berba einez konponduten dirala desadostasunak, baia posible izan da egoera hontan benetako eztabaidaguneak sortutea, eztabaida zientifiko oro debekatu danien? Emon begiratu bat Youtuberi, diskurtso ofiziala zalantzan iminten daurien zientzialariei eindako alkarrizketiek zorte handiz irauten daurie egun bat ikusgai pentsamenduaren poliziak zentsuratu ta "arduradunari" mehatxu mezua iritsi aurretik. nik neuk jaso dot holako bat ta egun batetik bestera ikusi dotaz alkarrizketa oso interesgarriak desagertuten (hamen ikusgai holako eraso errepresibo baten emoitza http://aselluzarraga.com/pasaportedun-ipuinak/ ). Baina gure euskal komunikabideetan are larriagoa da, autozentsura baita gaur egun legia, hau dana hasi zanetik. ta onurarik ez dekartsen ta arriskuak ekarri leikien txerto bat hartuten ez daurien haurrak zokoratutea, gainerako haurrengandik bereiztea, larria ez dalakoan? faxismoa ez dalakoan? apartheid mota bat ez dalakoan? are larriagoa deritzot, hain zuzen be, gizarte eredu ero honek haurren ardura itzi dotsien erakunde batek holako bereizkeriak eiteari haurren artien, holan estigmatizatzeari haurrak euren osasunari jagoken erabagi bat aitxaki hartunda; laster ziurtagiri barik besoko bat eroan biherko dogu txertatu bakook, haurrak lehenak. maitasun osoz esanda, badakizu, baia guztiz bat eiten dot elederren ta beste guraso askoren amorru, ezintasun ta suminagaz. honen aurrean isildutea da niretzako hartu geinkean erabakirik okerrena.
hau be erraietatik urtenda ta inor minduteko asmo barik, adierazpen askatasunak pentsamendu askatasuna eskatuten dau, pentsamendu askeak informazino askatasuna, ta horrek esan gura dau informazino guztiek okitea erraztasun bera gugana allegateko, egiaren monopolioa inoren esku ez eoteko. laster legez debekatuko doskuena soziopodemismoaren ta haren txandako aliatuen eskutik, disidentzia oro "desinformazio kanpaina" bixurtuta.
moso mando bana, jagon daigun alkar besteen mina be aituteko ariketia einez, neurri faxistek norberari eragin zein ez.
(A)
--
* Zerrendara idazteko helbidea: mundaka...@googlegroups.com (zerrendan izena emondako guztiek zure helbideko mezu bat hartuko dabe)
*Zerrenda manejetan dogunoi idazteko, edozein zalantza dela eta,...: mundaka...@gmail.com. Zeuk ere parte hartu ahal dozu, gura badozu zerrenda hau antolatuten.
* Zerrenda publikoa da, Hemen edozeinek ikusi ditzake mezuak: https://groups.google.com/forum/?hl=es#!forum/mundakako-plaza
* Norberak kudeatu ahal dau zerrendatik jatorkozan mezuak zelan jaso gura dituen (egunean mezu bakar batean egun horretako mezu guztiak jasotzeko aukera bebai,...), hemen: https://groups.google.com/forum/#!myforums
---
Has recibido este mensaje porque estás suscrito al grupo "Mundakako Plaza" de Grupos de Google.
Para cancelar la suscripción a este grupo y dejar de recibir sus mensajes, envía un correo electrónico a Mundakako-pla...@googlegroups.com.
Para ver esta conversación en el sitio web, visita https://groups.google.com/d/msgid/Mundakako-plaza/12143183-B21A-4553-96CA-84CBD6719CC9%40hxcore.ol.
Asel, ontzat hartzen dot dinozuna.
Elederren minagaz bat egiten dot.
Berbak dira auziatan ipini dotazanak.
Batek diost: Masakrea.
Etxetik urtenda, aurreko farolean: crimen contra la humanidad.
Durangon, Bizitzak, aldarrika: eugenesia! Nazismoa!
Telebistetan: bakunatua eta inmunizatua sinonimotzat erabilten.
Berben esangureari eutsi ezean ez da debaterik izango. Beraz, lehenengo debatea berben ganean, ez da makala.
Hori bai, zer da Durangon Bizitzak aldikarrtzen zauena, erdaraz: “No leas los periódicos”?
Osasuna.
Para ver esta conversación en el sitio web, visita https://groups.google.com/d/msgid/busturialdeauzolanean/037CB0FE-94B6-4951-A2F1-BD28C2184B6C%40hxcore.ol.
honeek artikulu interesgarriak zer jatorkun aituten lagunduteko: osasunfaxismoa ekofaxismoaren ataurre gisa, esperimentu soziala datorran kolapsoaren aurreko neurriak gizarteratuteko bidien. aspaldi nabil horixe esaten, hau entsegu orokor bat baino ez dala izan, ta arrakastatsua, erantzun antolatu bat emoteko gure ezintasuna ta ezker parlamentarioen konplizitate poliziakoa ikusita...
https://www.argia.eus/albistea/pase-poliziakoa-ezkerraren-amore-emate-bat
katalunian aspaldi dabiz mugiduten, komunikabideen zentsura gorabehera:
https://peldebatsocial.wordpress.com/
antolatu eta borrokatu, edo burua makurtu ta artalde isila izan, horrek ekarriko dauzan ondorio guztiekaz...
osasuna ta batez be askatasuna, moso mando bana
(A)
Para ver esta conversación en el sitio web, visita https://groups.google.com/d/msgid/busturialdeauzolanean/e2b3d342-d901-d8e6-aeb7-c4de0eb98f4a%40gmail.com.
Arrasti on:
Ken nazazue zerrenda honetatik.
Babian ez daukat estaldura nahikorik.
Irakasle batek umeei maskara ipintzea eskatzea, legez kanpoko delitua izateaz gain, astakeria bat iruditzen zait, boterekeria, sumisio-behartze guztiz tokiz kanpokoa.
Gure seme-alabak hezten laguntzeko jende eredugarrien proiektu ilusionagarria?Ez. Gure seme-alabak eta gazteak menperatzeko eta ahultzeko sistemaren organo zuzena.Jakina, borondate oneko eta bokazioko irakasle batzuk badira, baina, sistemari aurre egin ezean, agintarien joko ziztrinen tresnatxo bilakatuko dira, batez ere.
Ez. Zuzendaritza Taldea, Institututik kanpoko agente ezezagunen aginduak betearazteko burokrata akritiko eta arriskutsu batzuen taldea da. Ikasle eta gurasoen aurkako interesak gailentzen zaizkienak. Legea lotsa gabe saihestuz eta urratuz, "goikoen" babespean daudenez, gozo.
Hau guztia gauzatzeko eta legezko itxurak egiteko antzezkizun bat. Paripea.Goitik datozenak betearazteko.Gobernuaren nahia inposatzeko eta haien esanetara dauden irakasleen gremioaren interes batzuk babesteko pantomima.
Para ver esta conversación en el sitio web, visita https://groups.google.com/d/msgid/busturialdeauzolanean/e2b3d342-d901-d8e6-aeb7-c4de0eb98f4a%40gmail.com.
--
Has recibido este mensaje porque estás suscrito al grupo "Busturialdea auzolanean" de Grupos de Google.
Para cancelar la suscripción a este grupo y dejar de recibir sus mensajes, envía un correo electrónico a busturialdeauzol...@googlegroups.com.
Para ver esta conversación en el sitio web, visita https://groups.google.com/d/msgid/busturialdeauzolanean/m1UgjNAh8_Jjg6HSqEqo3G0VZx_kynGVDJjrGCTtI2e8m1GDNg2FWPNngD9ccIi_Q3iloJ0osrJp-r5n3FtnJYcCmu4rvJNr2XHFJ7Bb3Ro%3D%40protonmail.com.