sanjuanpedro_Mundakako jaietan, elkartasun mezu bat, animo denoi!

2 views
Skip to first unread message

BM31 Bilbao

unread,
Jun 28, 2024, 6:20:01 AM6/28/24
to mundaka...@googlegroups.com, busturiald...@googlegroups.com
Pasa dogu latzena.

1. alborada

Bart gaberdian joan dira, jada.
Goizaldeko hiruretan, "punba!" danbatekoa jo dabe loaren gozoetan egozan guztiak zarta itxartuteko. Hemen gagoz aurten be! Uuuuu!
Itsostxorien txilio izutuak jarraian, ugari. Lo ote ziren eurek be? (Noz egiten dabe lo kaioek?)

Ordubete inguru pasa da joan direnerako. Tartean beste su-ziri bi jaurti dabez, baten batek itxartu gura izan badau, laguntzeko-edo ;-)?

Lasai, lasai egon! Joan dira. 

Eta handik beste ordu erdi ingurura (ordubete?) loak hartu gaitu, 6retan altxatzeko, zulorako, lanerako. Imajina ditzaket txistulari eta suzirilari sakrifikatuak bardin, baina egin beharrekoa egin izandako poztasun asetasun harrotasun herrikoi-heroiko horretan hegan.

Etxe aurretik pasa dira Portutxutik be. Lo egin ezinik, eta jakinminak nagiari irabazita, altxatu gara ikusten. 20 -30 lagun, txistu-daborilari batzuk buru. eta hogei hankabidun inguru atzetik (parentela? lagunak?).

"Tradizioaren" lekukoa hartzekoa bermatu nahi izaten dogu, zital sarri, zainetan txikitatik sartuz, antza. Lehengoz pairatu genuenean xelebrekeria hau ikertu gendun apur bat. Alborada esaten dotsie. Alba gaztelerazkotik ei dator hitza, eta militarren ohitura bati lotua ei dago kontua jatorrian, Ameriketan edo. Hau donk hau, herri maite!

Zorionez ez zen umerik bart hor, alboradadko trropelean. 

2. sanjuan

Esan doskuenez, domekakoan bai, sanjuantxikitan eroan genduzen hara txiki-txikiak aurreko domekan be, kantu eta dantza patetikook ondo xurga ditzaten pozaren, jaiaren, herriaren eta kulturaren eredu. Ai amatxue!

Eta indartsu jarraituko ei dau antza, gure kantu ezinbestekoak. "gure kalian sorginik ez, balegoz erre, erre beitez...". Hain zaila ote da sartu ziguten ziriaz jabetu eta "tradizioa" birmoldatzea? Antza, bai. Toti ibili da hitzaldi ederra ematen, sorginak berbagai, orain aste batzuk Mundakan, eta hari galdetuta be, zera bota zuen hark, ggb: "Pazientzia beharko. Oso zaila dekozue, horrelako kontu bat aldatzeko".

Badakigu hori dana, horrelako kontuak aldatzen zaila dala oso. inertzia, nagikeria eta burujatetza/propaganda/manipulazioa/menderatzea oso indartsuak dira. Eta badakigu, jakin be, 200 urte barru, ziur aski, Mundakan ez dogula horrelakorik izango. Postura egin nahi ;-)? 

Izango ahal gara eraldaketan parte? Hori bai pozgarria litzateke.

Pasa ginen aurreko domekan arrastiko 8 t´erdietarantza Erreka auzottik, ikusten, itxaropentsu, beharbada egun lorrin-lorrina izan zela eta, bertan behera itziko ete eben sanjuantxiki? Ka! Han ziren su-txingarrak oraindik bizi-bizi! 

Datorren urterako ideia etorri jakun, bertako txingarretan txitxiburduntzia, bestelako tradizio bati bide emateko?

3. barrakak

barraken soinuteria gehien irauten duena dogu, oso gogorra be, eta luzeena hau. Eta aldatzen oso zaila, ere bai, antza.

Astebete daroagu, ia, eta beste aste bi-edo geratzen zaizikigu oraindik, barraken musika-matraka egunero traka-traka ozen-ozen. 

  • Zabarkeria handiena herri osoari inposatuta.
  • Herriko bizitzaren erdi-erdigunean.
  • Umeen jolasunge kutunenean.
  • 2 edo 3 astetan zehar, uda betean.
  • Jolasgune kutuna hezigune erginkorrena bihurtuz.
  • Horretan hezi nahi doguz umeak?

Zelan liteke?

Hau aldatzeko gauza izango ote gara?

Gehiago dago, jaien zentzuari eta ereduari begiratuz gero, jakina.
Goiko 3 horiek oso Mundakakoak ditugu, ala?
Jakina, asteotan, jai inguru eta girotik badira poza eragiteko beste adar bakan batzuk.

Zaindu gaitezen, pazientziaz bete, heldu deiegun adarroi eta eutsi.

Gora bihitzak!

Gentza Eleder




Reply all
Reply to author
Forward
0 new messages