Bai, Inmaculada esaten duen moduan zaila da, egoera aztertu barik.
Kasu hauetan eta duten adinarekin, taldeak berak eragina handia du.
Hori dela eta irakasle taldeak hausnarketa sakona egin behar du. Hausnarketa egiteko baliogarria izan ahal da Joan Vaello-ri entzutea .
Hemen duzue 2013ko bideo bat, guztiz egungoa dena, irakasleen arteko lana, hezkntza emozionala, erresilientzia, proaktibitatea........
Eta famatua den "como enseñar a los que no quieren" libura.
Hainbat estrategia metodologikoak ere baliogarriak dira: banakako tutoretzak eragina itzela du ikasleengan, irakaskuntza partekatua, ambitoka lan egitea,..
Eta datorren ikasturteei begira, klaustro moduan , ze nolako taldeak egingo ditugun adostu. Errepikatzaileak, zailtasunak dituztenak, portaera arazoak dituztenak,... elakarrekin jarriko ditugu baliabideak hobeto kudeatzeko ustetan? Edo gainerako guztiek behintzat gehiago aprobetxatuko dutelako ustetan?
Familiekin bilera orokorra egiteko ta bere inplikazioa izateko, oso argi eta adostua izan behar dugu zer egingo dugun taldea laguntzeko eta aurrera eramateko.
Hasieran esan dudanez egoera ezagutu barik zaila da. Ea denon artean irtenbide posible gehiago planteatzen ditugun. Egoera ezaguna da guztiontzat
Animo